Txikipedia:Santa Luzia
Santa Luzia (inglesez: Saint Lucia) Karibe itsasoan kokaturik dagoen uharte-estatu burujabe bat da, Antila Txikietan dago, Martinikaren hegoaldean eta Saint Vincent-en iparraldean. Hiriburua Castries da eta hiri handiena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Luzia sumendi-uharte bat da, Karibeko uharte menditsuenetarikoena dena. Tontorrik garaiena Gimie mendia da 950 metrorekin, baina mendi ezagunenak Piton izeneko mendi bikiak dira: Gros Piton eta Petit Piton. Klima tropikala dauka, haizeak leunduta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.o. lehen mendeetan arawak indiarrak bizi ziren uhartean. 1650ean Martinikako frantsesek uhartea finkatzea lortu zuten eta 1660an karibeekin itun bat izenpetu zuten. 1834an, esklabotasuna debekatu zen eta 13.000 esklabo beltz baino gehiago bizi ziren uhartean.1979ko otsailaren 22an, estatu burujabe bihurtu zen, Commonwealth erakundearen barruan.
Gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresuma batuko Elisabet II.ak estatu-buru du baina gobernadore orokor batek ordezkatu zuen. Santa Luzia 11 auzotan banaturik dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanle gehienak beltzak dira, %85,3 eta mulatoak %10,9 dira. Ingelesa da hizkuntza ofiziala baina biztanleen %95ak frantziar kreoleraz hitz egiten dute. Nekazaritzak pisu handia dauka, baina turismoak eta industria txikiak garrantzi handiagoa daukate.