Elizabeth II.a Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Queen Elizabeth II in March 2015.jpg
Saint Kitts eta Nevisko monarka

1983ko irailaren 19a -
← baliorik ez
Antigua et barbudako monarka

1981eko azaroaren 1a -
← baliorik ez
Belizeko monarka

1981eko irailaren 21a -
← baliorik ez
Saint Vincent eta Grenadinetako monarka

1979ko urriaren 27a -
← baliorik ez
Santa Luziako monarka

1979ko otsailaren 22a -
← baliorik ez
Tuvaluko monarka

1978ko urriaren 1a -
← baliorik ez
Salomon uharteetako monarka

1978ko uztailaren 7a -
← baliorik ez
Papua Ginea Berriko monarka

1975eko irailaren 16a -
← baliorik ez
Grenadako monarka

1974ko otsailaren 7a -
← baliorik ez
Bahametako monarka

1973ko uztailaren 10a -
← baliorik ez
monarch of the Dominion of Fiji (en) Itzuli

1970 - 1987ko urriaren 6a
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Mauritius (en) Itzuli

1968ko martxoaren 12a - 1992ko martxoaren 12a
← baliorik ez - baliorik ez →
Barbadosko monarka

1966ko azaroaren 30a -
← baliorik ez
monarch of the commonwealth realm of Guyana (en) Itzuli

1966 - 1970
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of the Gambia (en) Itzuli

1965 - 1970
← baliorik ez - baliorik ez →
Maltako Estatuko monarka

1964 - 1974
← baliorik ez - baliorik ez →
Malawiko monarka

1964 - 1966
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Kenya (en) Itzuli

1963 - 1964
← baliorik ez - baliorik ez →
Jamaikako monarka

1962ko abuztuaren 6a -
← baliorik ez
monarch of the commonwealth realm of Uganda (en) Itzuli

1962 - 1963
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Trinidad and Tobago (en) Itzuli

1962 - 1976
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Sierra Leone (en) Itzuli

1961 - 1971
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of Tanganyika (en) Itzuli

1961 - 1962
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the Federation of Nigeria (en) Itzuli

1960 - 1963
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Ghana (en) Itzuli

1957 - 1960
← baliorik ez - baliorik ez →
Duchy of Lancaster-coa.png
Lancasterko dukea

1952ko otsailaren 6a -
Australiako monarka

1952ko otsailaren 6a -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Lord of Mann (en) Itzuli

1952ko otsailaren 6a -
Kanadako monarka

1952ko otsailaren 6a -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Zeelanda Berriko monarka

1952ko otsailaren 6a -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko monarka

1952ko otsailaren 6a -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Hegoafrikar Batasuneko monarka

1952ko otsailaren 6a - 1961
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Ingalaterrako Elizako agintari nagusia

1952ko otsailaren 6a -
Zeilango agindupeko lurreko monarka

1952ko otsailaren 6a - 1972
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Commonwealtheko buruzagia

1952ko otsailaren 6a -
monarch of the Dominion of Pakistan (en) Itzuli

1952ko otsailaren 6a - 1956
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Commander-in-Chief of the Canadian Forces (en) Itzuli

1952 -
Royal Coat of Arms of the United Kingdom (Both Realms).svg
Monarchy of the United Kingdom (en) Itzuli heir presumptive (en) Itzuli

1936ko abenduaren 11 - 1952ko otsailaren 6a
Bizitza
Izen osoaElizabeth Alexandra Mary Windsor
JaiotzaMayfair1926ko apirilaren 21a (95 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBuckingham jauregia
Windsorreko gaztelua
Balmoral gaztelua
Sandringham House (en) Itzuli
Holyrood jauregia
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaJurgi VI.a Erresuma Batukoa
AmaElizabeth Bowes-Lyon
Ezkontidea(k)Philip Edinburgokoa  (1947ko azaroaren 20a -  2021eko apirilaren 9a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWindsorko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Marion Crawford (en) Itzuli
Henry Marten (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta arte bildumagilea
Altuera64±2 hazbete
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarraAuxiliary Territorial Service (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaIngalaterrako Eliza
Eskoziako Eliza

IMDB: nm0703070 Allocine: 398462 Rottentomatoes: celebrity/queen-elizabeth-ii Allmovie: p58193 Metacritic: person/queen-elizabeth-ii TV.com: people/queen-elizabeth-ii
Facebook: TheBritishMonarchy Twitter: royalfamily Instagram: theroyalfamily Youtube: UCTkC3Jt91QkqNAE4FGWkEIQ Last fm: Queen+Elizabeth+II Musicbrainz: 911ffa04-7051-4172-a370-02f1102120ef Discogs: 1047256 Allmusic: mn0001011653 Edit the value on Wikidata
Signature of Elizabeth II.png

Elizabeth II.a Erresuma Batukoa,[1] jaiotzez, Elizabeth Alexandra Mary Windsor (Londres, 1926ko apirilaren 21a - ) Erresuma Batuko erregina da. Bere titulu ofiziala Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko eta beste erresuma eta lurraldeetako Elizabeth II.a erregina, Commonwealth burua eta fedearen babeslea da. Horrez gain Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Barbados, Belize, Kanada, Grenada, Jamaika, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Salomon Uharteak eta Tuvaluko erregina da.

1952ko otsailaren 6an hartu zuen tronua eta bertan denbora gehien eman duena da, orain arte iraupen-errekorra zeukan Viktoria erreginaren erreginaldiari jo eta pasa egin ondoren.

Elizabeth IIaren bisita esanguratsuenen artean Ipar Irlandara eginiko bisita edo Aita Santuarekin izandako bisitak dira. Gainera, erregina honek bere herrialdeko konstituzioan hainbat aldaketa ikusi ditu, baita konstituzio Kanadarraren zatiketa ere. Horretaz aparte, bere lurraldeak hartzen zituzten gerra bat baino gehiagotan zehar izan da erregina.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Alexandra Mary Windsor Londresko Mayfair auzoan jaio zen 1926ko apirilaren 21ean, eta etxean hazitako umea izan zen. Yorkeko duke ziren Alberto Printzearen eta Elisabeten alaba zaharrena zen, Jurgi V.a eta Maria errege-erreginen lehen biloba eta errege familian jaiotako lehen emakumea, 1897an Maria Printzesa jaio zenetik. Aitaldeko lerrotik erregearen biloba izateagatik, Elizabeth Yorkekoa printzesa tituluarekin jaio zen.

Hasiera batean, ez zuten erregina izango zenik aurreikusi, bere aita bigarren baitzen ondorengotzako lerroan, baina 1936an, Elizabethek 10 urte zituenean, bere osaba Eduardo VIII.ak abdikatu egin zuen, Wallis Simpson amerikar dibortziatuarekin ezkondu nahi zuela-eta; horrela igo zen tronura anaia gazteagoa, Jurgi VI.a, Elizabethen aita, eta horrelaxe etorriko zitzaion erregina izateko aukera Elizabethi. Amona Mariak zainduko zuen Elizabethen eta haren ahizpa Margaritaren heziketa.

Bigarren Mundu Gerra garaian, izan zuen jendaurreko lehen agerraldia, gerraren ondorio latzak nozitzen zituzten haurrei buruz irratiz hitz egin zuenean. Gainera, garai honetan kargu publikoak hartzen hasi zen, Lurraldeko Laguntzaile Zerbitzuan aritu baitzen urte horietan zehar. 1945en, berriz, emakume boluntarioekin batera aritu zen lanean, gerran ari ziren indar britainiarrei laguntza emanez.

1948an, atzerrirako lehen bidaia egin zuen, bere gurasoekin batera, Hegoafrikara bidaiatuz. Hantxe eman zuen irratiz ospe handia hartuko zuen Nazioen Mankomunitate Britainiarrari zuzendutako hitzaldia, bere bizitza osoa herriari eskainiz.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitaren gustuko ez bazen izan ere, 1948ko azaroan, Elizabeth Filipe Mountbattengoarekin, Edinburgheko dukea izango zenarekin, ezkondu zen. 1934-1937 urteetan hasi zen lehengusu txiki hauen arteko harremana. 1939an, Dartmouthen elkartu zirenean, 13 urteko neskatila besterik ez zen Elisabet maiteminduta zegoen erabat Filipe Mountbattengoarekin eta gutunak aurrera eta atzera hasi ziren. 1947ko uztailaren 9an jakinarazi zuten ofizialki bere konpromisoa.

Harremanak eztabaida piztu zuen: Filipe Mountbattengoa ez zen kapital handiko gizona, atzerrian jaioa zen eta noblezia naziko kideekin ezkondutako arrebak zituen. Hala ere, konpromisoak aurrera egin zuen eta, ezkondu aurretik, Filipe Mountbattengoak greziar eta daniar tituluei uko egin, eliza ortodoxoa utzi eta anglikanismora etorri zen. Ezkontzaren bezperatan, Edinburgheko duke egin zuten eta Errege Gorentasun titulua esleitu zioten.

Elizabet eta Filipe Mountbattengoa 1947ko azaroaren 20an ezkondu ziren Westminsterreko Abadian. Gerra ondorengo garai zail haietan, Elizabetek errazionamendu kupoiak erabili behar izan zituen Norman Hartnellek diseinatu zion soinekoa egin ahal izateko. Ez zen senargaiaren koinadu alemaniarrentzako lekurik izan eta Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa ere ez zuten gonbidatu.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo seme-alabak izan zituzten:

Erresuma Batuko erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an, Elizabeth Kenyan zen bidaia ofizial batean, aitaren heriotzaren eta erregina zen berri izan zuenean. Zegokion dolu epearen ondoren, 1953ko ekainaren 2an, koroatu zuten Londresko Westminster abadian.

Bere erregealdian, Erresuma Batuak arazo ezberdinei egin behar izan die aurre, bai errege familiari dagokionez -1992an, oinordekoa zen Karlos eta Diana Spencerren dibortzioa izan zen-, baita nazioarteko politikari dagokienak ere. Ipar Irlandako nazionalismoak lan asko eman zuen 2004an biolentziarekin bukatu zuten arte; 1982an, berriz, Malvinetako Gerra izan zen Argentinaren aurka eta, 2003an, Tony Blair, lehen ministro ohiak, Azoreetako Ituna sinatu zuen AEBetako George W. Bush eta Espainiako José María Aznarrekin.

Bere erregealdiak izandako gobernuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabethen erregealdian Alderdi Laborista eta Alderdi Kontserbadorea tartekatu dira behin eta berriro. Gobernu horietako Lehen Ministro ondorengoak izan dira:

Elizabeth, Buckingham jauregian, 2006an

Aginteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koroa: Subiranoa eta Gobernua ordezkatzen ditu aldi berean. Koroa erreginari ematen zaio, baina orokorrean, Legebiltzarraren aurrean erantzun behar duten ministroek betetzen dituzte funtzioak. Hala ere, gobernuaren ekitaldi garrantzitsu askotan erreginaren parte hartzea beharrezkoa izaten da.
  • Legebiltzarra: Erreginak konbokatzen du eta hura luzatu eta disolbatzeko ahalmena dauka. Orokorrean, urtero inauguratzen du Legebiltzarreko saioen garaia bere tronutik gobernuak idatzitako hitzaldi bat emanez eta honen programa argituz. Lege proiektu bat lege bihurtu baino lehen, erreginak onartu behar du, Legebiltzarreko bi ganberatan jakinaraziz.
  • Justizia: Erreginak barka dezake edo delitu bategatik kondenatuei errukia erakutsi. Legearen arabera, Erreginak, norbanakoa den heinean, ezin du deliturik egin: immunitatea du epai zibil edo penaletan eta ezin da justizia tribunalen aurrean demandatua izan. Errege familiako gainontzeko kideek ez dute immunitate bera.
  • Ohoreak eta izendapenak: Erreginak titulu ezberdinak esleitzeko boterea du, par, zaldun eta beste hainbat. Orokorrean, Lehen Ministroaren gomendioz egin ohi du, baina bere kabuz ere egin izan du.
  • Kanpo Politika: Atzerriko ordezkari diplomatikoak erreginaren aurrean akreditatzen dira. Berak du itunak sinatu, gerra deklaratu edota bakea egiteko boterea; baita estatu eta atzerriko gobernuak onartzeko eta lurraldeak batu edota emateko ere.
  • Errege Kontseilua (Privy Council): Erreginak presiditzen ditu bilerak. Bilera hauetan, Kontseiluaren Ordenak aprobatzen dira.

Legebiltzarrak badu eskubide hauek murrizteko ahalmena. Nazioaren bizitzako alde ezberdinez informatua izateko eskubidea du eta iritzia eman dezake ministroek azter dezan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth, Barack eta Michelle Obamarekin, Buckingham jauregian
  • Une honetan, britainiar koroak historia osoan zehar izan duen erregina zaharrena da. Errekorra bere herenamonak zuen, Viktoria erreginak, 81 urte, 7 hilabete eta 29 egun bizi izan zena, baina Elizabethek irabazi zion 2007ko abenduaren 21ean, Londresko 17:00etan.
  • Ezteien 60. urteurrena ospatu zituen lehen erregina izan zen.
  • Bere erreinaldian jaiotako lehen ministro bat (Tony Blair) izan duen erregina bakarra izan da.
  • Elizabeth II.a denbora gehien daraman erregina da. 2015eko irailaren 9an, Viktoria erreginaren erreinaldia gainditu zuen, Britainiar Uharteetan denbora gehienez erreinatu duen erregina bihurtuz.
  • 640 milioiko ondarea kalkulatzen zaio eta bere jabegoa osatzen duten jauregiek 2.400 milioi dolarretaraino igotzen dute bere aberastasuna.
  • Elizabeth II. bere senarraren lehengusu da 3. graduan, biak baitira Viktoriaren oinordeko, eta 2.ean Danimarkako Kristian IX.a erregearen aldetik.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko erregina
1952ko otsailaren 6a – orain arte
Ondorengoa
Azkena