Txikipedia:Santa Maria katedrala (Gasteiz)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Santa Maria katedrala edo Katedral Zaharra  Gasteizko Alde Zaharrean dago, Buruileria plazaren gainean. Gasteizko hirigune historikoaren iparraldeko muga da. Alboan, izen bereko  Santa Maria eliza du.

Santa Maria katedrala
Santa Maria katedrala

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko jendartean Katedral Zaharra izenaz ezaguna da,  XX. (20). mendea eraiki zen  Katedral Berriarekin ez nahasteko.

Eraikuntza askea da, latindar gurutzeko oinplanoa duena eta hiru nabe ditu. Hareharri zuriz egin zen, baina zenbait tokitan  adreilua eta hargin-lana ere erabili izan zen.

Elementu garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren elementu arkitektoniko garrantzitsuenak ataria eta portiko nagusia dira. XIV (14). mende amaierakoa da eta eskultura gotikoko adibide paregabea da.

Sarrera arkiboltak dituzten hiru punta arkuen bitartez dago egina, janba eta dekoratutako tinpanoekin. Amabirjinaren irudia kokatzen den mainela du.

Katedralaren ondoan, ekialdeko hormei itsatsita,, XV (15). mendeko  eraikin aipagarri bat dago. Eraikuntza hau, egun parrokia dena, Santiagoko Kapera izena du.