Wikipedia, Entziklopedia askea

Serena Williams

👶
Jaiotza
1981eko irailaren 26a
Saginaw (Michigan)
🔨
Lanbidea
tenislari
📷
Argazkiak
ikusi

Serena Jameka Williams Price estatubautar tenis jokalari bat da, Saginaw, Michigan herrian 1981 urtean, irailaren 26an jaiota. WTA rangkinaren arabera, Serena, munduko laugarren tenista profesional onena da. Hori bai, munduko tenista onena izan zen 300 astez.

Serena, txuriz jantzia eta puntu bat ospatzen
Serena 2015-eko Wimbledon txapelketan

Familia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familian, beste tenista famatu bat dago, bere ahizpa nagusia, Venus Williams, oso famatua da ere, Venus eta Serena batera, 8 domeinu olinpiko lortu dituzte. Baina Venusek munduko lehenengo izatea, 33 astez izan da. Bi ahizpak, bere aitak entrenatu zituen: Richard Price

Hasiera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serena, tenisean hasi egin zen oso goiz: 4 urterekin irabazi zuen bere lehenengo txapelketa, eta 10 urterekin 49 txapelketa jokatu eta 46 irabazi zituen. Eta horren ostean, Californiako jokalaririk onena bihurtu zen, 12 urte baino gazteagoa izanda. Serena Williams, tenista profesionala bihurtu egin zen 1995 urtean 14 urterekin.

Sariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen artean, Grand Slam gehien irabazi dituena da, soilik Margaret Courten aurka galdu zuen. Serenak, 4 domeinu olinpiko lortu ditu bakarka, bere ahizpa bezala. Bere tiro indartsuagatik eta bere kalitateagatik jokalari moduan, munduko onenen artean dago. 39 Grand Slam eskuratu ditu: 23 bakarka (errekorra emakumen zein gizonen artean) eta 14 bikoteekin. Hamalau grand Slam horiek, bere ahizpa Venusekin eta azken biak, tenis mixtoan, Max Mirnyirekin lortu egin ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serena Williams