Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sha-Amun-en-su

Sha-Amun-en-suren sarkofagoa

Sha-Amun-en-su Antzinako Egiptoko emakumezko apaiz gorena eta abeslaria izan zen, Tebas hirian. Duela 2.800 urte inguru bizi izan zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sha-Amun-en-su izenak "Amon jainkoaren zelai emankorrak" esan nahi du. Amon zen Antzinako Egiptoko jainko nagusia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karnak tenplua zen garai hartan Egiptoko garrantzitsuena, Amon jainkoaren omenez eraiki zelako. Sha-Amun-en-su hango zeremoniak gidatzen zituen apaiza zen eta ereserkiak abesten zizkion Amon jainkoari.

50 urte inguru zituela hil zen. Halako garrantzitsua izan zen momia bihurtu zutela eta sarkofago eder batean sartu zutela. Abeslari bikaina zenez eztarria ondo babestu zioten hil ondorengo bizitzan ere abesten jarrai zezan.

Sarkofagoa oso polita da. Aurpegia margoturik dauka eta buruan urrezko hegoak ditu. Bularraldean jainko eta jainkosen irudiak daude.