
Shishapangma munduko mendirik altuenetan hamalaugarrena da, 8.027 metro baititu. 8.000 metrotik gorako mendietatik txikiena da, beraz. Hala ere, muturreko baldintzak direla eta, alpinistentzako erronka handia izaten jarraitzen du.[1]
Non dago?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Himalaia mendikatearen iparraldean kokatuta dago, Txinarena den Tibeteko lurraldean, Nepalgo mugatik hurbil. Himalaiako beste mendi batzuk ez bezala, Shishapangma guztiz Txinako lurraldearen barruan dago eta honek iraganean mendizale atzerritarrentzat bertara sartzea zaildu zuen. Nahiz eta zortzimilako hamalau mendien artean baxuena den,
Izenaren esanahia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Shishapangma» izena tibetar hizkuntzatik dator eta esanahi posible ugari dauzka. Betsio baten arabera, «belardi gaineko gailurra» esan nahi du; beste baten arabera, berriz, «garagar eta haragizko adarra», bertako kondaira bati lotuta.
Batzuetan «Gosainthān» ere deitzen dute, «jainkoen erreinua» esan nahi duen izen sanskrito bat.
Lehenengo igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shishapangmako gailurrera norbait iritsi zen lehenengo aldia 1964ko maiatzaren 2a izan zen, Xu Jingek zuzenduriko espedizio txinatar batean. Hau izan zen 8.000 metrotik gorako hamalau mendien artean lehen aldiz eskalatu den azkena.
Urte luzetan, mendigoizale atzerritarrei ez zitzaien sartzen uzten, arrazoi politikoak zirela eta. 1980an eman zen atzerritarrentzako lehenengo baimena eta mendebaldeko lehenengo igoera espedizio alemaniar batek egin zuen 1982an.
Arriskuak eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Shishapangma mendia zortzimilakoetako baxuena izan, ez da igotzeko erraza. Altuera handian, oxigeno gutxi dago eta eguraldia azkar alda daiteke; elur ekaitzak, muturreko hotzak eta elur-jausiak gerta daitezke. Gailurrera iristeko ibilbide desberdinak daude eta batzuk besteak baino teknikoagoak dira. Ibilbide ohikoena iparraldeko ibilbidea da, zortzimilakoen artean «errazena» omen dena.
Hala ere, aldea dago gailur nagusiaren (8.027 m) eta erdiko gailurraren (8.008 m) artean, eta eskalatzaileak nahastu egiten dira batzuetan. Batzuek gailurrera iritsi direla uste dute, baina errealitatean ez dira puntu altuenera iritsi.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shishapangma gutxien eskalatzen den zortzimilakoetako bat da, neurri batean kokapenagatik eta iraganean sartzeko zeuden zailtasunengatik.
- Ospe handia du 14 zortzimilakoak igo nahi dituzten mendigoizaleen artean.
- 2019an, bi alpinista ospetsu, David Lama eta Hansjörg Auer, Shishapangma hurbilean gertatutako elur-jausi batean hil ziren.
- 2023an, Kristin Harila alpinistak mendi hau igo zuen, 14 zortzimilakoak 3 hilabete eta egun bakarrean igotzeko bere abiadura-errekorra lortzeko bidean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Shishapangma» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-11-14).