Txikipedia:Slinky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Slinkya 1943an sortu zen
Slinkya 1943an sortu zen

Slinkya 1943an, Richard T James, Filadelfiako itsas ingeniari mekanikoak sortu zuen. Slinky malguki espiral batez osatutako jostailua da. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard James-ek denda bat ireki zuen Albany-n, New Yorken, segundotan Slinky bat ekoizteko makina bat garatu zuen. Lehenengo salmentan, 90 minututan, 400 unitate saldu ziren. Slinkyak hasiera batean $ 1eko prezioa zuen, baina Pennsylvaniako estatu osoan, askok, askoz ere gehiago ordaindu zuen, altzairuaren garestitzea zela eta. Bakoitzak 7 cm-ko altuera zuen.

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, Slinky Dog-en bertsio birmoldatu bat, urte batzuk lehenago bertan behera gelditu zena, ordenagailuz Toy Story animaziozko filmean sartu zen.

Sorketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamesek ustekabean kolpatu zuen apaleko malgukietako bat eta ikusi zuen malgukia arku sorta batean "urrats" egiten zuela liburu-pila batera, mahai batera eta lurrerantz, non bere baitan kiribildu eta zutitu zen. Jamesen emazteak, Bettyk, geroago gogoratu zuen: "Etxera etorri zen eta esan zuen: 'uste dut altzairuaren propietate egokia eta tentsio egokia lortuko balitu, oinez egin dezakela"

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slinky gehienak plastikoz eginak badaude ere, metalezkoak dira, kolore askotan daude. Gehienak ortzadar koloreak izan ohi dira.

Informazio extra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Slinkyaren erabilera hezkuntzan

Batxilergoko eta unibertsitateko irakasleek, Slinkya uhinen propietateak azaltzeko erabili izan dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Slinky. 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).