Txikipedia:Sonita Alizadeh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonita Alizadeh, Afganistandar kantaria

Sonita Alizadeh 1996an Hérat hirian sortu afganistandar rap kantaria da. 2021eko libertate sariarekin saristatua izan da, Frantzian.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sonita, familia handi bateko alaba da. Usu, Afganistan zirenean, alabak karga handiak bezala kontsideratuak ziren. Neska gaztea, gosez eta beldurrez handitzen da. 9 urte zituelarik, bere aita galdu zuen.

Sonitaren ezkontzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urtetan, bere amak erran zion ezkontzeko gizon bat atxeman ziola. Normalean, ezkontzeko adina 16 urtetan finkatua da Afganistanen, baina hala ere, ainitz haur adin legala aitzin ezkonduak dira. Garai hartan, Sonita ez zen ohartzen bere egoeraz. Berak ez zuen ezkondu nahi; horren ordez, nahiago zituen ikasketak egin, testuak idatzi eta kantatu. Azkenean, ezkontzarik ez zen izan.

Ihes egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horren ondotik, Afghanistanen hasi zen gerlarengatik, Sonita eta bere anaiak ihes egin behar izan zuten Iranera. Ihes egin zutenean, Talibanek, Sonitaren bahitzea erabaki zuten diruaren kontra. Ondotik, neska eskolara joan zen eta kantu batzuen idazten hasi zen. 16 urtetan, amak erran zion beste ezkongai bat atxeman ziola, baina Sonitak ez zuen onartu ez baitzuen oraindik ezkondu nahi.

Sonita Alizadeh, kantari Afghanistandarra

Beranduago, emazteek bizitzen duten injustiziaren salatzeko, idazten hasten da. Bere lagunei kantatzen dizkie idatzi dituen kantuak. Urte batzuk berantago, bideo bat egiten du, bere egoera salatzeko eta Youtuben ezartzen du. Honek arrakasta handia ukan du. Horren ondotik, ezaguna bilakatzen da eta elkarte batek diru laguntza bat proposatzen dio musika ikasteko Estatu-Batuetan. Musika ikasketekin batera, zuzenbidea ikasketak ere egin nahi ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Saint-Amand, Marie. (2016-11-16). «Du blog amateur à Gallimard. La bande dessinée de Pénélope Bagieu reformatée» Articles 8 (1)  doi:10.7202/1038031ar. ISSN 1920-602X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).