Txikipedia:Sukaldeko olio

Wikipedia, Entziklopedia askea


Sukaldeko Olio hitza arabiar klasikotik, eta arameotik ateratako termino generiko bat da. Olio mota asko daude, baina hiru inportanteenak jarri ditugu:

-Oliba olioa

-Ekilore olioa

-Palma olioa

Sukaldeko olioa ontzi batean

Denak normalean kozinatzeko erabiltzen dira.

Oliba olioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Lehenengo, olibak biltzen eta garbitzen dira.

- Ondoren, sarea bi egurren artean jartzen dute, prentsa gisa, eta olibak     ontzi batekin azpitik zanpatzen dituzte likidoa erortzen denerako.

-Gero, likidoa hartu eta ontzi batean jartzen dute. Denbora bat pasatuta, olioa lurrazalerantz flotatuko da, dentsitate txikiagoa duelako eta flotatzeko joera duelako. Hori eginda, prest duzu olioa.

Palma olioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Olioa berreskuratzeko, ekilore-hazi helduak zuritu egiten dira lehenengo edo zati batean (adibidez, zuritzaile zentrifugo bat erabiliz), aurreberotu egiten dira eta gero konpresio mekanikoa jasaten dute. Estrusioa torloju-prentsa batekin hotzean edo beroan prentsatuz egiten da.

Ekilore olioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Lehenengo, bildutako mahats-mordoak fabriketara garraiatzen dira, eta han, lehenik esterilizatu egiten dira.

-Ondoren, troskatu. Lukutik bereizi ondoren, frutak birringailu batetik pasatzen dira.

-Gero mekanikoki sakatzen dira olioa mamitik ateratzeko.

Zertarako erabiltzen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olioa, kozinatzeko ez ezik, beste gauzetarako erabili daiteke. Adibidez, janaria kontserbatzeko eta gauzak askatzeko edo zerbaitek tirriatzeari edo hotsik egiteari uzteko. Adibidez, duela urte batzuk zarata egiten zuten edo behar bezala ez zihoazen ateetan jartzen zuten.