Palma olio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Palma olioa olio palmondo afrikarraren (Elaeis guineensis) fruituaren mesokarpotik ateratzen den olioa da. Munduan gehien kontsumitzen den landare olioa da[1]. Afrika, Hego Amerika eta Asiako sukaldaritzako ohiko osagaia izateaz gain, gaur egun, batez ere, industrian erabiltzen da: %80 janari industrian, %19 kosmetikan eta %1 bioerregaiak egiteko. Elikagai prozesatuen erdiek palma olioa dute, biguntasuna emateko eta kontserbazioa errazteko. Baina, gehienbat, merkea delako erabiltzen da. Izan ere, olio palmondoaren etekina hektareako sojarena halako hamar da.

Palma olioa laranja-kolorekoa da beta-karotenoan oso aberatsa delako. Beroak molekula hauek suntsitzen baititu, zenbait minutuz irakin ostean zuri bihurtzen da. Gantz-azido ase ugari duenez gero, giro-tenperaturan erdi-solidoa da eta 35 Â°C eta 42 Â°C arteko fusio-puntua du.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gantz-azido aseetan aberatsa den landare olio bakarrenetako bat da. Hori dela eta, palma olioa maiz kontsumitzea osasunarentzako kaltegarria da, odoleko LDL kolesterol maila igotzea eragiten duelako[2][3].

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa  %44
azido estearikoa  %4,5
azido miristikoa  %1
monoasegabeak azido oleikoa  %38
poliasegabeak azido linoleikoa  %10
azido linolenikoa  %0,5

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumitzaile nagusia janari industria da. Elikagai prozesatu askoren osagaia da: frijitukiak, margarinak, aurrez sukaldatutako jakiak, zorrotxoko zopak, patata frijituak, izozkiak, opil industrialak, galletak...[4] Askotan etiketa nutrizionaletan ezkutaturik egoten da, "landare olio" edo "landare koipe" gisa[5]. Horrez gain, kosmetikan ere erabiltzen da, xaboiak eta perfumeak (zibetona) egiteko, eta baita bioerregaien ekoizpenean ere.

Munduko ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palma olioaren kontsumoa etengabe hazten ari da, eta 2010etik munduan gehien kontsumitzen den landare olioa da[6]. Indonesia eta Malaysia dira produktorerik handienak (munduko esportazioen %89 inguru 2010ean). Inportatzaile handienak India, Txina, Europar Batasuna eta Pakistan dira[7].

Munduko palma olio ekoizlerik handienak. 2010eko datuak.
Tokia Herrialdea Tonak[8]
1 Indonesia Indonesia 21.534.000
2 Malaysia Malaysia 16.993.000
3 Thailandia Thailandia 1.287.510
4 Nigeria Nigeria 1.086.600
5 Kolonbia Kolonbia 800.000
6 Papua Ginea Berria Papua Ginea Berria 500.000
7 Boli Kosta Boli Kosta 300.000
8 Ekuador Ekuador 289.900
9 Honduras Honduras 275.000
10 Brasil Brasil 250.000
11 Txina Txina 245.400
12 Costa Rica Costa Rica 210.905
13 Kongoko Errepublika Demokratikoa Kongoko Errepublika Demokratikoa 187.000
14 Guatemala Guatemala 182.000
15 Ghana Ghana 120.000
16 Kamerun Kamerun 111.440
17 Filipinak Filipinak 92.000
18 Venezuela Venezuela 75.000
19 Mexiko Mexiko 68.000
20 Angola Angola 57.000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Palm Oil Continues to Dominate Global Consumption in 2006/07 United States Department of Agriculture
  2. Olibaz, ekilorez, soiaz, artoz... eginiko olioak. Osasuntsuak eta ezinbestekoak elikabidean Eroski Consumer
  3. Rosalie Marion BLISS: El aceite de palma no es un sucedáneo saludable de los ácidos grasos trans United States Department of Agriculture. Agricultural Research Service
  4. Sophie ESMIOL: Aceite de palma: usos, orígenes e impactos www.tierra.org
  5. Esklerosi anizkoitza, hezueria eta psoriasia Euskal Herritar Medikuntza
  6. Elisabeth D. INANDIAK: Malaisie : enquête sur l'huile de palme Geo.fr
  7. Table 11: Palm Oil: World Supply and Distribution United States Department of Agriculture. Foreign Agricultural Service
  8. Faostat: 2010eko palma olio ekoizpena
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palma olio Aldatu lotura Wikidatan