Wikipedia, Entziklopedia askea

Sumatrako Ondare Oihan Tropikala


Sumatrako ondare oihan tropikala hiru parkez osatuta dago eta 2011. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zituen.

Sumatra uharteko hainbat biota epe luzera kontserbatzeko ahalmen handiena eremu honek, desagertzeko arriskuan dauden espezie asko bizirauteko da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumatra

Sumatrako ondare oihan tropikala Indonesian dago, sumatran. Uhartearen iparraldean 150km-ko luzera du, 100km-ko zabalera baino handiagoa eta batez ere, menditsua da. Punturik altuena Gunung Leuser da, 3466 metroraino heltzen den gailurra.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gunung Leuserrek 3.000 mm euri jasotzen ditu iparraldean eta 4657 mm biltzen ditu hegoaldeko behealdean. Tenperaturak 21 ºC eta 28 ºC bitartekoak dira, eta hezetasun %60tik gorakoa da beti.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumatrako orangutanak

PNKS parkean ugaztunen 85 espezie daude. 370 hegazti-espezie mehatxatu. Ugaztun garrantzitsu batzuk hauek dira:

  • Borneoko pantera lainotsua.
  • Asiako tapirra.
  • Sumatrako errinozeroa.

Kerinci Seblat parke nazionaleko Sumatrako tigre-populazioa da, erregistratu den handiena. Hori dela eta, mundu osoan garrantzia duten tigreak kontserbatzeko 12 paisai berri sortu ziren. Hainbat hegazti-espezie garrantzitsu:

  • Hegal zuriko ahatea
  • Sumatrako lur-kukoa.

Horrez gain, landare garrantzitsuenetarako espezie batzuk dituzte:

  • Hopea beccariana
  • Shorea ovalis.