Txikipedia:Tolosako zezen plaza
Appearance
Zezen plaza Tolosako zabalgunean dago, Oria ibaiaren ondoan. Urtean zehar bertan zezenketak, sokamuturra eta herri kirol txapelketak ospatzen dira. Inauterietan arratsaldero zezenak izaten dira eta jendez lepo bete ohi da. Denera, bost harmailetan 5.500 eserleku ditu. 1903an inauguratu zuten zezenketa batekin.