Txikipedia:Tora Berger

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tora Berger[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tora Berger biatloi batean

Tora Berger, (Ringerike, Norvegia 1981eko martxoaren 18an, ). Tora Bergerrek hainbat sari eta domina irabazi zituen, guztietan biatloi proba eginez. Berger oso famatua egin zen biatloiko txapelketan irabazten hasi zenean.

Sariak eta Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, Tora Bergerrek Neguko Olinpiar Jokoetako 4 domina irabazi zituen, eta bestetik munduko taxapelketako 18 domina. Hauetatik urrezkoak Olinpiar Jokoetan: 2010an Vancouverren (Canada) eta 2014.urtean Sotxin(Errusia). Bergerrek biatloiko munduko txapelketan arrakasta handia izan du, 2011.urtean Khanty-Mansisken (Errusia) errelebo mistoan urrezkoa jantzi zuen. 2012.urtean Alemanian hiru urrezko domina lortu zituen jarraian, Ruhpoldingenen ospatutako txapelketan. Lehenengoa banakako txapelketan izan zen, bigarrena talde irteeran eta hirugarrena errelebo mistoan irabazi zuen. Erretiratu aurretik beste lau urrezko domina irabazi zituen Nové Mêestan (Txekiar Errepublikan) 2013.urtean, lehenengoa banakakoa izan zen, bukatu aurretik bigarrena jazarpeneko txapelketan irabazi zuen, eta bukatzeko hirugarren eta laugarren dominak erreleboko txapelketan irabazi zituen.

Gaur Egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun erretiratuta dago eta bere ezkonlagunarekin (Trond Teveldal) haur bat du, Aleksander Teveldal izenekoa. [1]

  1. (Gaztelaniaz) Tora Berger. 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).