Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triangelu izeneko musika-tresna.

Triangelua zuzenean kolpaturiko idiofonoa da. Erritmoa emanez musikari laguntzeko erabiltzen da.

Triangelua Burdina ziriz egina dago eta bere bi muturrek ez dute bat egiten, tresnak hobeto bibratu dezan. Jotzeko burdinazko ziritxo bat erabiltzen da.

Nola jotzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku batekin sokatxo batetik zintzilikatzen da eta bestearekin burdina ziritxoa triangeluaren kontra jotzen da.

Triangelua euskal herri-musikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ez da asko erabiltzen gure herri-musikan, baina oraindik ikus daiteke Nafarroako auroroen taldeetan.