Txikipedia:Triangelu baten altuera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triangelu baten hiru altuerak eta ortozentroa.

Triangelu baten altuerak bere erpin bakoitzetik kontrako aldera perpendikularki marraztutako zuzenkiak dira; ondoko irudian, A erpinetik A' puntura, B erpinetik B' puntura eta C erpinetik C' puntura doazen zuzenkiak dira triangeluaren hiru altuerak.

A' B' eta C'puntuak altuera bakoitzaren oinak dira.

Zuzenkiek angelu zuzena osatzen dute kontrako aldearekin.

Hiru altuerak triangeluaren ortozentro delakoan gurutzatzen dira (H puntuan, irudian); ortozentroa, beraz, triangeluaren hiru altuerak gurutzatzen diren puntua da.