Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantxangorri

      Entzun!

Txantxangorria.

Txantxangorria (Erithacus rubecula) hegazti txiki bat da, 14 cm ingurukoa. Gorrixka ditu paparra (bularraldea) eta aurpegia, eta zurixka sabelaldea.
Intsektu txikiak eta zizareak jaten ditu bereziki.
Europa osoan barna topa ditzakegu txantxangorriak.
Hiruzpalau urtez bizitzen dira.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dio Jesukristo gurutzean zegoenean txantxangorri bat hurbildu zitzaiola –orduan, goitik behera marroiak omen ziren txantxangorriak–, eta ondoan kantuan jarri zitzaiola, mina nolabait arintzearren. Orduan, Jesukristoren odol-tanta bat erori zitzaion txoritxoari burura, eta, ordutik, gorrixkak omen dituzte txantxangorriek burua.