Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Txipiroi

Txipiroiak txibien senide dira. Txipiroiak, animalia bereziak dira, beraien ia gorputz guztia simetrikoa da, beraien burua ere bai. Hamar hanka ditu, eta horietako bi pixka bat luzeagoak dira. Haragi jaleak dira, hortaz asko luzatzen dira, zentimetro batzuetatik hamar metroraino luza daitezke. Espezie batzuk jan daitezke, baina beste batzuk ez dira onak jateko, Euskal zukaldaritzan asko erabiltzen dira txipirroi arruntak, txipiroiak saltsan egiteko.

Txipiroi
Txipiroi

Organismoaren atal handi bat mantu edo palio izenekoa da, eta oso biguna da. Txipiroi txikiek bi hegats dituzte eta handiek bat besterik ez, baina handien kasuan, mantua baino handiagoa da hegatsa.

Txipiroien buruak, sentipen organo guztiak eta harraparitzako gehiengoak ditu. Garun nahiko garatua dute.

px|left|thumb|Bentosa|Bentosak]]Txipiroiek hamar garro ditu, eta bi pixka bat handiagoak dira. Garro guztiak bentosen antzeko gauzez beteta dago. Garro horiek harrapatu behar duen presa heltzeko eta ez iresteko da.

Zefalopodoek ikusmen binokularra dute, buruaren bi aldetan bi begi handi dituzte. Hortik dator ere begihandi izena, txipiroi handia denean. Ornodunen begiekin alderatuta, egitura desberdina da, erretina eta nerbio optikoa kanpoan baitaukate eta hortaz ez dute puntu itsurik.