Wikipedia, Entziklopedia askea


Txitxarro arrunta Euskal Herrian bizi den itsasoko arrain bat da. Hau da, ur gazietako arraina da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen zientifikoa, Trachurus trachurus da. Euskal Herriko toki desberdinetan honela izendatzen dira: txitxarrillo, txilin baltz, kala-txitxarro...

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txitxarroa.

20-30 cm tarteko zabalera du. Gutxi gorabehera 2 kilo pisatzen ditu. Gorputz trinkoa du, buru handia, begi handiak eta aho handia du.

Beraien ezkatek zabalera handia hartzen dute. Kolore gris berdexka du bizkarraldean eta albo eta sabelean zilar kolorea.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain txikiagoz eta krustazeo txikiez elikatzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eme bakar batek 5 eta 15 errute ezberdin eman ditzake. Guztira 870.000 arrautz inguru jartzen dituzte.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Txitxarroa garai batean pertsona pobreen arraina zen eta gaur egun mota guztietako jendeak jaten du.

Txitxarro arrunta Bizkaiko golkoan urte osoan arrantzatzen da. Sareekin harrapatzen da.