Txikipedia:USB memoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Artikulua entzun!

USB memoria

USB memoria, informazioa gordetzeko memoria mota berezi bat erabiltzen duen biltegiratze gailu bat da. Lehen modeloek bateria behar zuten, baina gaur egungoek jada ez. Memoria horiek iraunkorrak dira urratuekiko, hautsarekiko, eta batzuk urarekiko ere. USB-ak, ordenagailuaren atakara konektatzen dira.

Memoria horiek gehien erabiltzen diren biltegiratze eta norberaren datuen garraio sistemak dira, diskete tradizional eta CDak ordezkatu dituztelako. Merkatuan erraz aurki daitezke 32, 64, 128 eta 256 GB-eko memoriak; hala ere, lehen GB gutxiagokoak bazeuden ere, egunetik egunera GB gehiagokoak sortzen dituzte.

Haien arrakasta handiak herri izendapen asko ekarri dizkio ,batik bat oso txikiak eta erabilgarriak direlako.

Gaur egungo sistema eragileek memorietan irakurri eta idazteko ahalmena dute.

Erabilgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

USB memoria barrutik

USB memoriak ohikoak dira euren etxetik lanera, edo alderantziz, datuak garraiatzen dituzten pertsonen artean. Teorikoki 20 urtean zehar atxiki ahal dituzte datuak eta milioi bat aldiz idatzi.

Nahiz eta hasiera batean datuak eta dokumentuak gordetzeko sortu ziren, ohikoa da USB memorietan programak edo beste edozein motatako fitxategiak aurkitzea, beste edozein fitxategi sistema bezala portatzen direlako.