Wikipedia, Entziklopedia askea

Ubarroi

Ubarroia, lumak lehortzen jarrita.

Ubarroia hegazti mota bat da, kostaldean edo lakuen ertzean bizi dena; arrainak dauden lekuen inguruan, betiere. Oro har, Phalacrocorax generoko hegaztiei deitzen zaie ubarroi.
Euskaraz, hainbat izen ditu hegazti honek: potorro edo pottorroa (Bizkaian, batez ere), karrabasoa, bolborina, itsas belea...

Hegazti handia da ubarroia, beltzak ditu gorputza eta hankak, eta 80-100 cm luze izaten da. Ubarroiek arrainak jaten dituzte. Uretan sartu, eta minutu batetik gora eman dezakete arnasarik hartu gabe, 10 metroko sakonerara jaitsita.

Ubarroien lumak ez dira guztiz iragazgaitzak; horregatik, bustitzean, zama handia hartzen dute, eta, horri esker, beste hegaztiak baino sakonera handiagoetara jaitsi daitezke, eta uretan azkarrago murgildu. Uretatik irtetean, zabal-zabalik jartzen dituzte hegoak, lumak lehortzeko.