Urraburua Ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den ur gaziko arraina da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz urraburu esaten zaio. Izen zientifikoa latinezko Sparus aurata izenetik dator eta "aurata" hitzak "urrezkoa" esan nahi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienez 70cm-ko luzera har dezake eta 7'36kg-ko pisua eduki. 25 urte bizitzera irits daiteke.
Bizkarraldea gris urdinxka izaten du eta sabelaldea zilar kolorekoa. Bizkarraldean hegats bakarra du, buztanak eta ertz beltza du.
Burua ganbila da eta bi begi txiki ditu, aurrealdean urre koloreko marra bat dauka.
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-azpiko zelaietan eta hondo hareatsuetan bizi da. Bakarrik edo talde txikietan ibiltzen da. Kostaldeko arraina da eta itsasertzeko aintziratan ere ohikoa da aurkitzea. Tenperaturaren aldaketek eragin handia egiten diote.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haragijalea da, itsaskiak jaten ditu. Muskuiluak, ostrak, krustazeoak, itsas trikuak, zefalopodoak eta arrain txikiak jaten ditu. Dieta osatzeko, algak ere jaten ditu.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriaren eta abenduaren artean jartzen ditu arrautzak. Bi egun igarotakoan arrautzetatik larbak ateratzen dira, 2'5-3mm-ko luzerakoak.
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso arrain preziatua da gastronomian, haren haragia jateko ona baita. Hainbat eratara prestatzen da, parrillan, labean edo frijituta.