Txikipedia:Vandana Shiva

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vandana Shiva[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vandana Shiva sari banaketan.

Vandana Shiva  1952ko azaroaren 5ean  jaio zen Dhradunen, Indian.

Filosofo eta idazle indiarra da.

Heziketa Andra Mari Eskolan jaso zuen, Nainitalen, baita Jesus eta Maria Komentuan ere, Behradumen. Chipko mugimenduan parte hartu zuen 1973an. Haren helburua zen Himalaiako zuhaitzak moztu zitezen, era baketsuan saihestea.

Ekofeminismoaren  alde dago,  gizarte patriarkalaren emakumeen menpekotasunaren aurka borrokatzeaz gain, Naturaren defentsan borrokatzea ere laguntzen du; Naturak ere pairatzen baititu paradigma patriarkalaren ondorio suntsigarriak.

Vandana Shivak ahaleginak egin ditu nekazaritzan eta janarian dauden praktikak eta paradigmak aldatzeko.

Nobel Sari Alternatiboa jaso zuen 1993an.

Vandana Shiva elkarrizketa batean.

Aaktibista gisa laguntza eskaini du zeinbat arlotan: jabetza intelektualaren eskubideak, bio-dibertsitatea eta bioetika. Era berean, Mugimendu Berdearen barruan borroka soziala egiten duten erakundeei ere lagundu die euroen borrokan.