Aktibismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
M15 mugimenduko aktibista talde bat bilkura batean.

Aktibismoa edo militantzia pertsona multzo batek gizarte, politika, ekonomia nahiz ingurumen gai bati buruz euren eskaerak zabaldu, protesta egin eta agintearen aldetik kontuan hartuak izan daitezen burutzen den jarduera da. Anitz dira aktibismo moduak, hala nola agintariei gutunak bidali, propaganda, manifestazioak eta desobedientzia zibila. Aktibismoan diharduten pertsonei ekintzaile edo aktibista deitzen zaie.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian hainbat aktibismo edo militantzia mota ezagutu dira azken hamarkadetan. Ingurumenaren aldekoak, langileen eskubideen aldekoak, nazioarteko elkartasunaren aldekoak, gure hizkuntza gutxiagotuaren aldekoak, militarismoaren aurkakoak, ―tartean Intsumisio mugimendua―, giza eskubideen aldekoak, software librearen eta burujabetza teknologikoaren aldekoak...[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Militantzia digitaleko nire printzipioak» Sarean .eus 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.