Txikipedia:Vanessa Paradis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vanessa Paradis Cannes-eko festibalean 2016.

Vanessa Paradis 1972ko abenduaren 22an sortu zen kantari, aktore eta modelo frantsesa da. Bere ibilbide artistikoa, gazterik hasi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere haurtzaroa eta nerabezaroa bere burasoekin eta ahizparekin pasatu zituen. Bere aitak, Disneyland Paris parkearentzat lan egiten zuen, adibidez apainketak egiteko. Ama eta ahizpa aktoreak zituen. Txikitan, bere izena haur modelo izateko casting batean eman zuen. Berantago, aktore bilakatu nahi izan zuen. 14 urtetan, Joe le Taxi bere lehen diskoari esker famatu egin zen. Horren ondotik, bere bidea musikan, zineman eta modan segitu zuen. 16 urtetan, Noce Blanche filman errol garrantzisua ukan zuen. 1991tik goiti, Chanel markarentzat modelo da. Johnny Depp aktore amerikanoarekin bikotean jartzen da 1998tik 2012a arte. Elkarrekin, bi haur ukan dituzte: Lilly-Rose eta Jack.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981-1986 :  Hastapena: 8 urte zituelarik, bere osabarekin, kantatzen hasi zen.

2007an, kontzertu batean Chateauroux hirian.

1988-1994 : Bere lehen albuma, 1988ko ekainean, atera zuen M et J izenekoa.

1989 : Lehen filma: 16 urtetan  bere lehen filman parte hartu zuen Noce Blanche izenekoa.

1991-2019 : Chanel markarekin ambasadore bilakatu zen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Vanessa Paradis. 2023-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).