Johnny Depp

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Johnny Depp
Johnny Depp 2, 2011.jpg
Bizitza
Izen osoa John Christopher Depp
Jaiotza Owensboro1963ko ekainaren 9a (54 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Belgian Americana
Txerokia
Dutch Americana
English Americana
Flemish Americana
franko-estatubatuarra
germano-estatubatuarra
Irish Americana
Native Americans in the United Statesa
Scotch-Irish Americana
Scottish Americana
Galestarrak Ipar Amerikana
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Ezkontidea(k) Lori Anne Allison  (1983 -  1985)
Amber Heard  (2015eko otsailak 3 -  2016ko abuztuak 16)
Bikotea(k) Sherilyn Fenn
Winona Ryder
Jennifer Grey
Kate Moss
Vanessa Paradis
Amber Heard
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerkigilea, musikaria, ahots-aktorea, nightclub ownerra eta gitarra-jotzailea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Hollywood Vampires
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua gitarra
IMDb nm0000136
www.johnnydepp.com

Johnny Depp, jaiotzez John Christopher Depp II, (Owensboro, Kentucky, AEB, 1963ko ekainaren 9a) aktorea da. Oscar sarirako izendatua. Estreinako filma 1984ko A Nightmare on Elm Street izan zuen. Horren ostean, telebistan aritu zen. Ospea hartuta, Hollywoodera joan zen: 1990eko hamarkadatik aurrera, harrera oneko hainbat filmetan rol nagusia jokatu du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniari baten eta zerbitzari baten semea da. Oso txikia zela, Miramar hirira (Florida) joan zen. Hamasei urte zituela, gurasoak banandu egin ziren.

Amak gitarra bat oparitu zion eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gaztea zenean, talde batzuetan ere parte hartu zuen, besteak beste, The Kids izenekoan. Talde horrek ezagutza handia lortu zuen Floridan. Iggy Popen teloneroak ere izatera iritsi ziren. 18 urte zituela, Los Angelesera joan zen, musika munduan irteera bila. Makilatzaile batekin ezkondu zen eta horrek aurkeztu zion Nicolas Cageri. Haren gomendioz, musika mundua utzi zuen, rock abeslari moduan ez zuelako etorkizunik. Bere agenteari aurkeztu zion eta bere lehen papera lortu zion, Wen Craveen, A Nightmare on Elm Street filmean (1984).

Askotariko rolak jokatu ditu: eskuen ordez guraizeak dituen gaztea (Edward Scissorhands); historiako film-zuzendari txarrena izan omen dena (Ed Wood); maitalerik handiena (Don Juan DeMarco); FBIko polizia ezkutatu bat (Donnie Brasco); Hunter S. Thompson idazle eta kazetaria (Fear and Loathing in Las Vegas); Bon Bon izeneko trabestia (Before Night Falls)... Era berean, Peter Pan, James Matthew Barrie eta Jack Sparrow Pirates of the Caribbean serieko filmetan rol nagusia antzeztu du.

Nagusiki Tim Burton zuzendariarekin lan egin izan du. Bost aldiz aritu dira elkarrekin, Edward Scissorhands, Ed Wood, Sleepy Hollow, Charlie eta txokolate-lantegia, eta Corpse Bride filmetan.

Deepi asko gustatzen zaio irakurtzea, bai eta pintura eta artea bildumak ere. Bikotekide batzuk izan ondoren (Winona Ryder eta Kate Moss, adibidez), orain Vanessa Paradis kantari eta aktorearekin bizi da, eta bi seme-alaba dituzte, Lily Rose Melody eta Jack Christopher.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2010 The Tourist Frank Tupelo
2009 Public Enemies John Dillinger
2008 The Rum Diary Hunter S. Thompson
2007 Pirates of the Caribbean 3 Jack Sparrow
2006 Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest Jack Sparrow Pertsonaia bera bi filmetan egiten duen lehen aldia.
2005 The Libertine Rochester
Corpse Bride Victor Van Dort
Charlie and the Chocolate Factory Willy Wonka
2004 Finding Neverland Sir James Matthew Barrie Oscar sarirako izendatua.
Secret Window Mort Rainey
2003 Once Upon a Time in Mexico Sands
Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl Jack Sparrow Oscar sarirako izendatua.
2001 From Hell Frederick Abberline
The Man Who Cried Cesar
Blow George Jung
2000 Chocolat Roux
Before Night Falls Victor tenientea
The Ninth Gate Dean Corso
1999 Sleepy Hollow Constable Ichabod Crane
The Astronaut's Wife Commander Spencer Armacost
1998 Fear and Loathing in Las Vegas Raoul Duke
1997 Donnie Brasco Donnie Brasco/Joseph D. 'Joe' Pistone
1995 Nick of Time Gene Watson
Dead Man William Blake
Don Juan DeMarco Don Juan
1994 Ed Wood Ed Wood
1993 What's Eating Gilbert Grape Gilbert Grape
Benny & Joon Sam
1991 Freddy's Dead: The Final Nightmare Teen on TV Kredituetan "Oprah Noodlemantra" bezala agertu zen.
1990 Edward Scissorhands Edward Scissorhands
Cry-Baby Wade "Cry-Baby" Walker
1986 Platoon Gator Lerner
1985 Private Resort Jack
1984 A Nightmare on Elm Street Glen Lantz
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johnny Depp Aldatu lotura Wikidatan