Txikipedia:Veneziako Dukearen Jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Veneziako Dukearen Jauregia Sebastiano Zianik[1] sortu zuena, X. eta XI. mendeen inguruan eraiki zuten. Lehenengo berrikuntza  XII. mendean izan zen, eta, azkenik, azken zabalkuntza 1200. urtearen inguruan izan zen. Italian (Venezian) dago San Marco plazan.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dukeak bizitzeko eraiki zen, eta orain, Veneziako dukearen jauregia interes historiko handiko erakusketak eskaintzen dituen museoa da, jauregira sartzeko, 71€ ordaindu behar dira. Mundu osoan bakarra dago. Osorik ikusteko, 3 ordu behar izaten dira, 53 metro luze, 25 metro zabal eta 15 metro altu ditu. Barruan ikusteko ere gida bat dago, eta bisitan Hasperen Zubi ospetsua ere ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dux Jauregia Paolo Caliariapodadok margotu zuen, 1553an. Artistari Veneziara joateko eskatu zioten enkargu berezi bat egitera joateko: jauregiko egongelaren apainketa egiteko. Barrualdea, 1483ko sute handiaren ondoren eraiki zen, Antonio Rizzo arkitektoaren proiektuaren arabera. XVI. mendean zehar sute suntsitzaileak eta erreforma garrantzitsuak tartekatu ziren, "scala dei giganti" ("erraldoien eskailera") adibidez. Hain zuzen ere, ezbehar horietako batek eraikinaren altxor nagusia sortzea ekarri zuen: Tintorettoren Paradisua erraldoia, sute batean kaltetutako mural bat ordezteko margotua.

Jauregiko egongelaren apainketak
  1. (Ingelesez) «Wikipedia, the free encyclopedia» www.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).