Txikipedia:Vinícius Júnior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vinicius
Vinicius

Vinicius de Olivera Júnior (São Gonçalo, Brasil, 2000ko uztailaren 12a), Vinicius Jr. edo Vini Jr. izenez ezagunagoa, brasildar futbol jokalaria da, gaur egun Espainiako Ligako Lehen Mailako Real Madrilen jokatzen duena ezker hegaleko gisa. Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du.

2017ko martxoan, 16 urte besterik ez zituela, Brasilgo 17 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen selekzioaren izarretako bat izan zen, 7 gol sartu baitzituen eta txapelketako jokalari onenaren saria eman baitzioten.