Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
203.062.512
🔎
Azalera
8.515.767 km²
🏙️
Hiriburua
Brasilia
📷
Argazkiak
ikusi
Brasilen kokapena
Brasilgo bandera

Brasil Hego Amerikako estatu bat da.

Hego Amerikako estatu handiena eta populatuena da. Brasilia da hiriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8.515.767 kilometro koadro ditu.

Brasilgo mendirik handiena Pico de Neblina da (3.014 metro ditu).

Amazonas da ibairik luzeena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an 206 milioi biztanle zituen.

Herritarren %47,7 zuriak dira. %43,1 mulatoak eta mestizoak. %7,6 beltzak. Jatorrizko herri indigenak %0,4 dira bakarrik.

Hizkuntza ofiziala portugesa bada ere, badaude beste hizkuntza batzuk, jatorrizko indigenek hitz egiten dituztenak. Adibidez, tupiera.

Hiri handiena São Paulo da eta 21.166.641 biztanle ditu. Bigarren hiri handiena Rio de Janeiro da eta 12.340.927 biztanle ditu.

Rio de Janeiro

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrak iritsi aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen giza aztarnak duela 11.000 urtekoak dira.

Europarrak iritsi aurretik, 2 eta 5 milioi pertsona artean bizi ziren. Hauen artean zeuden guaraniak edo arawakak.

Brasiliako katedrala

Portugaldarren kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo kostaldera iritsi zen lehen europarra Pedro Alvares Cabral portugaldarra izan zen, 1500ean.

Portugaldarrak kostaldean kokatu ziren hasieran. Indigena batzuk esklabo egin zituzten, eta beste asko hil egin ziren europarrek eramandako gaixotasunen ondorioz.

XVI. mendean ekonomiaren oinarria azukre-kanaberaren produkzioa izan zen. Lan hori egiteko Afrikako esklaboak eraman zituzten Brasilera.

XVII. mendetik aurrera meategi garrantzitsuak aurkitu zituzten hegoaldean.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825ean Brasil herrialde independente bihurtu zen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanba-dantzariak Rio de Janeiroko inauterietan

Brasilgo musika ezagunena samba da.