Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wiwaxia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da. Duela 521 eta 500 milioi urte artean bizi izan zen.

Borobil erdi forma duen animali bat zen. Ezkataz estalita zegoen eta helduak zirenean arantzak zituen. Bost zentimetro inguru neurtzen zituen. Lerro bakoitzean 5 edo 12 arantza artean zituen. Ez zituen begiak eta lurreko intsektu txikiak jaten zituen. Azpian ahoa zuen eta hortzak zituen.

Wiwaxia

Ezkatak beste harrapakariengandik babesteko ziren. Itsaso hondoan zuloak egin eta bertan ezkutatuko zirela uste da, Wiwaxia helduek ordea ez zuten horretarako beharrik izango. Itsaso hondoetan mugitzen zen goputza kontraitu eta luzatuz, gaur egun bareek egiten duten antzera. Wiwaxia animalia bakartia zela uste da, ez baita talde handietan aurkitu