Edukira joan

Txikipedia:Xabiroi zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xabiroi zuria (Trachinus draco) Trachinidae familiako itsas arraina da.

35 cmko inguruko luzera duen gorputz luzea eta zanpatua du arrain honek. Ahoa oso handia eta laprana da eta buruaren atzealdean arantza pozoitsuak azaltzen ditu. Koloreari dagokionez, bizkarraldea arre-berdexka da, alboak eta sabelaldea, ordea, zurixkak. Alboetan arre eta hori koloretako lerro zeihar ugari azaltzen ditu.

Arrain txikiek eta itsas ornogabeek osatzen dute bere elikadura.

Xabiroi zuria hondo hareatsuetan eta lohitsuetan erdi lurperatua bizi da 150 metroko sakoneraraino. Atlantikoko kostaldean, Senegaletik Norvegiaraino, eta Mediterranioan aurki daiteke.

Xabiroi zuriaren pozoiak hedatzen joaten den mina sortzeaz gain, hantura, goragalea, sukarra eta, kasu larrienetan, konbultsioak eta arnas gutxiegitasuna, eragin ditzake.