Txikipedia:Yulua Lermontova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau Yulua Lermontova da. Emakume zientzialaria izan zen. 1847ko urtarillaren 2an jaio zen, eta 1919ko abenduaren 16an hil zen.
Hau Yulua Lermontova da. Emakume zientzialaria izan zen. 1847ko urtarillaren 2an jaio zen, eta 1919ko abenduaren 16an hil zen.

Yulua Lermontova, emakume zientzialari eta kimikaria izan zen. Kimikan lehen errusiar doktore gisa ezagutzen da.

Yulua Lermontova 1847ko urtarrilaren 2an jaio zen San  Petersburgon eta 1919ko abenduaren 16an hil zen Moscún (Errusia), 72 urte zituela.

Heidelbergeko Unibertsitatean eta Berlingo Unibertsitatean ikasi zuen, 1873an Göttingeneko Unibertsitatean doktoretza jaso aurretik. 1875ean Errusiako Kimika Elkartean sartu zen.

Bere hezkuntza amaitu ondoren, Errusiara itzuli eta Vladimir Maokovnikov-en laborategian hasi zen lanean Moskuko Unibertsitatean. Ondoren, Alexander Butlerov-en eskutik San Petersburgora joateko gonbidapena jaso zuen.

Yulua Lermontovak medikuntza ikasi nahi zuen hasieran, baina laster ohartu zen ezin zuela jasan elikatu gabeko jendea ikustea edo pazienteen pobrezia jasatea. 1869ko udazkenean, 22 urte zituela, Yulua Lermontova Heidelberg-era iritsi zen, eta Heidelbergeko Unibertsitatera joan zen. Han, entzule gisa joan zen Robert Bunsenen hitzaldietara, eta azkenean bere laborategian sartu zen. 5. prozesu hori geroago Butlerov – Eltekov – Lermontova erreakzio gisa ezagutu zen.