Wikipedia, Entziklopedia askea
Zanga

Zanga hegazti akuatiko bat da,Euskal Herriko eder eta handienetakoa da. Ipar atlantikoan edo itxaso mediterraneoan aurki dezakegu eta Euskal Herrian migrazio garaietan aurkitzen dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zangak 87-100 cm arteko luzera eta 165-180 cm arteko hegozabalera du eta helduek 3-4 kilo pisatu dezakete. Lumak zuriak ditu, hegoen muturrak beltzak baina buru ingurua horixka da. Moko luzea eta beltza du, hanka beltzak ditu eta begi ingurua marra beltzez inguratua dago.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegan egoten da eta arraina ikusterakoan hogoak tolestu eta burua botaz eraso bortitz bat egiten du tamaina ertaineko arrainak janez. Erasoan huts egiten badu ur azpian jarraitzen dio arrainari.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak arrautza urdinxka bakarra jartzen du, txitak 90 egun pasatakoan uzten du habia eta 5 edo 6 urterekin ugaltzen da berriro.

Izena beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez: Northerm gannet Frantsesez: Fou de Bassan Gazteleraz: Alcatraz comun.

Zangaren soinua entzun nahi?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!