Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Zelula eukarioto» orritik birbideratua)

Eukarioto

Eduki-taula

Zelula eukariotoak mikroskopio elektronikoaren bidez ikusiak.

Zelula eukariotoak nukleoa duten zelulak dira. Nukleorik ez dutenak zelula prokariotoak dira. Bakterioak izan ezik, beste izaki guztiak dira zelula eukariotoz osatuak. Gizakiok, noski, izaki eukariotoak gara.

Zelula eukariotoetan, hiru osagai aurkitzen dira: ondo berezitako nukleoa, organulu zelularrak dituen zitoplasma eta zelula osoa bildu eta babesten duen mintza. Mota honetakoak dira, adibidez, alga, onddo, landare eta animalien zelulak. Zelula-mota aurreratuenak dira.

Bestalde, zelula eukarioto guztiak ez dira berdinak. Oro har, bi zelula mota daude: autotrofoak (landare-zelulak) eta heterotrofoak (animalia-zelulak). Bai batzuek eta bai besteek ere antzeko egitura dute, baina baita batzuk eta besteak bereizten dituzten ezaugarri batzuk ere:

  • Landare-zelulek mintza inguratzen duen pareta sendo bat, bakuolo handiak eta kloroplastoak (fotosintesia egin ahal izateko klorofila-korpuskuluak) izaten dituzte.
  • Animalia-zelulek mintz meharra eta malgua eta bakuolo txikiak izaten dituzte, eta ez dute klorofila-korpuskulurik.

Izaki eukariotoak zelulabakarrak (zelula bakar batez osatuak) edo zelulaniztunak (miloika zelulaz osatuak) izan daitezke. Eukariotoak ez diren izaki guztiak zelulabakarrak dira eta Archaea eta Bacteria domeinuak eratzen dituzte. Izaki eukarioto guztiek jatorri bera dute.