Itxura
Zelula mintza edo mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen bi geruzako estalkia da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula mintza lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago.
- Lipidoak: Mintz plasmatikoaren egonkortasunaz arduratzen dira.
- Proteinak: Zelula mota bakoitzean, mintz paslmatikoaren funtzioak zehazteaz arduratzen dira. Bi taldetan sailka daitezke: barruko proteinak eta kanpoko protinak
- Gluzidoak: Zelularen ugalketa eta hazkuntza-prozesuan parte hartzen dute.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mintz plasmatikoak zelulak kanpoaldearekin duen substantzia trukea erregulatzen du. Kanpotik beharrezkoak dituen molekulak zelulara sartzen uzten ditu eta aldi berean beharrezkoak ez dituen substantziak kanporatu egiten ditu.