Wikipedia, Entziklopedia askea

Lipido

Lipidoak, karbono (C), hidrogeno (H) eta oxigenoz (O) osatuta dauden biomolekulak dira. Baina batzuetam nitrogenoa (N) eta fosforoa (P) izan ditzakete. Lipidoak oso ezberdinak dira, baina ezaugarri batzuk berdinak dituzte. Denek ura baino dentsitate txiagoa dute. Hainbat funtzio betetzen dituzte:

  • Erregaiak. Energia lortu eta gordetzen dituzte. Lipido garrantzitsuenak gantz azidoak dira.
  • Funtzio egiturala. Zelula mintzei forma ematen die eta zeluletako mintz guztietan daude. Lipido garrantzitsuenak fosfolipidoak dira.
  • Isolatzaile termikoa. Tenperatura kontrolatzen du, gantz ehunak erabiliz.
  • Modulatzaile fisiologikoak. Gorputzari indarra ematen die, adibidez bitaminak.