Txikipedia:Zer? Jeloskor zaude?

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zer? Jeloskor zaude? Paul Gauguinen artelana da, margolana 1892an margotu zuen. Artelan hau Tahitira joan zen lehen aldian margoztu zuen. Mosku Errusiako hiriburua da eta bertako Puxkin museoan gordeta dago margolan hau.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanean bi ahizpa azaltzen dira Polinesiako hondartzan botata. Emakume biak lasai daude, itsasertzean oihal baten gainean jarrita, bat etzanda eta bestea eserita, biak  biluzik… Bertako itsasoko urak kolore ugari ditu, ondoan dagoen zuhaitzaren kolore berdea ur horietan islatzen da. Margolaneko itsasoko urak kolore arrosa ere badauka, eguzkiaren izpien isladaren ondorioz. Eserita dagoen neska autore berdinaren beste margolan ugaritan agertzen da, argazki batean oinarrituta dagoenez oso erreza zelako beste margolan batzuetan jartzea.

Informazio gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artelan hau argazki baten oinarrituta dago, horregatik, margolanaren autoreak aitortzen du izenak eta margolanak ez daukatela zerikusirik. Margolan hau bere emazteari eman nahi zion, baina oso garestia zenez (8000 libra balio zuen gutxienez) saldu egin nahi izan zuen.

Autoreak aitortzen du benetan izenburua ez dela zuzena, erratu egin ziren frantsesetik euskarara itzultzerako orduan.

Zer?Jeloskor zaude? irudia