Puxkin Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pushkin Museoa
Gmii.jpg
Pushkin Museoaren eraikin nagusiaren aurrealdea.
Puxkin Museoa hemen kokatua: Mosku
Puxkin Museoa
Puxkin Museoa
Puxkin Museoa (Mosku)
Berezko izena Arte Plastikoen Estatu Museoa
Koordenatuak 55° 44′ 50″ N, 37° 36′ 18″ E / 55.747222222222°N,37.605°E / 55.747222222222; 37.605Koordenatuak: 55° 44′ 50″ N, 37° 36′ 18″ E / 55.747222222222°N,37.605°E / 55.747222222222; 37.605
Herrialdea  Errusia
Hiria Mosku
Helbidea 12, Volkhonka, Mosku
Postakodea 121019
Irekitze data 1912
Telefono zenbakia (495) 697-79-98, 609-95-20
Posta elektronikoa finearts@artsmuseum.ru
Webgunea http://www.arts-museum.ru/?lang=en
Oharrak 'Kropotinskaya' metro geltokia.

Puxkin Museoa (ofizialki, Arte Plastikoen Estatu Museoa, errusieraz: Музей изобразительных искусств имени А. С. Пушкина) Moskun dago eta arteari buruzko Errusiako bigarren museorik handiena da; haren aurretik San Petersburgoko Hermitage bakarrik aipa daiteke. Arte barruan, Europako artea erakustea da bere helburu nagusia baina badira ere beste adierazpenak.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa gauez.

Museoa Moskuko Unibertsitatearen Iván Vladímirovich Tsvetáiev-ek sortu zuen. Helburua hezkuntza zen. Proiektuak Moskuko Dumaren laguntza izan zuen; erakunde horrek museoa eraikitzeko lurrak utzi zituen, hiriaren erdigunetik oso gertu, Kolymazhny Dvor inguruan, Kremlinetik gertu.

Eraikuntza gustu klasikoa da, Joniar ordenaren zutabeekin. Diseinua Roman I. Klein arkitektoak egin zuen. Inaugurazioa 1912an egin zen eta izena Alexandro III.a Errusiakoari omenez jarri zitzaion. 1937an izena aldatu zitzaion, Alexander Puxkin idazlearei eskainiz.

Hasiera batean, museoa eskultura klasikoan zentratu zen eta horretarako igeltsuz egindako erreprodukzioak erabiltzen ziren. Museoaren edukiak 1917ko Errusiako Iraultzarekin aldatu ziren erabat. 1924an gobernu berriak herrialdetik ihes egindakoei hartutako lanekin museoa ornitzea erabaki zuen. Horren ondorioz, Pushkin Museoan oso obra desberdinak aurki daitezke, Egiptoko bildumatik arte garaikideraino.

Gaur egun museoa Moskuko sei espazioetan sakabanatuta dago, garrantzitsuena Kremlin ingurukoa, eta horietan 560.000 arte-lanak erakusten dira.[2]

Igeltsuz egindako erreprodukzioen aretoa.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako margolaritzaren bilduman mundu osoa ezagunak diren margolanak erakusten dira, besteak beste, Bronzinoren Familia Santua, Bernardo Strozziren Atzo koketa, Rembrandten Kristo merkatariak kaleratzen. Gainera museo honen aretoetan beste egile askoren lanak biltzen dira:Sassetta, Botticelli, Pietro Perugino, Cima da Conegliano, Giovanni Girolamo Savoldo, Paolo Veronese, Lorenzo Lotto, Parmigianino, Jan Gossaert, Joachim Beuckelaer, Lucas Cranach Zaharra, Adam Elsheimer, Luis de Morales, Zurbarán, Murillo, Rubens, Antoon van Dyck, Nicolas Poussin, Simon Vouet, Bernardo Strozzi, Elisabetta Sirani (Autoerretratua), Adriaen van Ostade, Govaert Flinck, Watteau, François Boucher, Chardin, Giambattista Pittoni (Sofonisbaren heriotza), Bernardo Bellotto, Francesco Guardi, Corot, Ingres, Delacroix...

Abangoardiek ere presente daude: Henri Matisse, André Derain, Maurice de Vlaminck, Paul Signac, Pierre Bonnard, Edvard Munch, Georges Braque, Fernand Léger, Giorgio de Chirico, Joan Miró, eta Pablo Picasso

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puxkin Museoa