Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeriantoa.

Zeriantoa Kantauri itsasoan, Mediterraneoan eta Itsaso Gorrian aurkitzen da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen zientifikoa Cerianthus membranaceus da. Euskaraz "Zerianto" deitzen zaio.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputza poltsa itxura duen hodi bat da eta ile itxurako 150-200 garro ditu. Kanpoaldeko ileak barnealdekoak baino handiagoak dira harrapakina ehizatzeko edota horiengandik babesteko.

Poltsa barnean aho eta uzki funtzioa betetzen duen zulo bat du.

Kolore zurikoak izaten dira, nahiz eta tonu horixkak, berdexkak, morexkak edo arrosak izan ditzakeen.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauri itsasoan, Mediterraneoan eta Itsaso Gorrian aurkitzen da. Plankton ugariko eta koral gutxiko toki babestuetan bizi dira.

Ur azaletik 400 metrotako sakonera arteko uretan bizi dira, eta tenperatura hotz eta epeletan.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Zeriantoen hodietan hainbat espezie txertatzen dira, batez ere itsas zizareak eta izkirak. Horrela zeriantoak askatzen dituen elikagai soberakinak harrapatzen dituzte.

Tamaina txikiko krustazeoaz, arrain txikiez eta planktonez elikatzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautzak jartzen dituzte eta bertatik larbak ateratzen dira. Hasiera batean ar jaiotzen dira eta ondoren eme bihurtzen dira.