Wikipedia, Entziklopedia askea

Zesta punta

Zesta Punta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Munduko joko bizkorrena dela eta pilotak 302 km/h abiadura hartzen du.

Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatua. Kirol honi Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herritik kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzian, Mexikon, Espainian, Filipinetan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Zesta puntan jokatzen duen pilotariari puntista edo zestalari deritzo.

Zeintzuk dira bere ezaugarriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesta punta pilota jokoko espezialitateetako bat da. Joko hau xistera izeneko saski batekin jolasten da. Saski hori gaztainondo eta zume zuhaitzetako zurarekin eginda dago eta 60-70 zentimetroko neurria du. Gaur egun xisterak egiten dituzten oso pertsona gutxi daude eta beraz oso garestiak eta aurkitzeko zailak dira.

Bigarren ezaugarria pilotalekua da. Pilotalekuak 54 metro luzera du eta pilotako jokoen artean pilotaleku luzeena da.

   Ba al dakizu   
Pilotariek kasko bat erabiltzen dute segurtasunerako

Nola jokatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan bikoteka jokatzea da, nahiz eta banaka ere jokatu ahal den. Bikote bakoitzean aurrelari bat eta atzelari bat egoten dira, bere izenak esaten duen bezala batek aurrean jokatuz eta besteak atzean. Bikote batek gorriz jokatzen du eta beste bikoteak urdinez. Jokalaririk zaharrena duen bikotea da gorriz jokatzen duena.

Hasteko, sakea egiten da. Sakea aurrelariak egiten du, eta beste taldeak pilota saskiratzen du eta aurreko paretara botatzen du. Ondoren, beste bikoteko jokalarietako batek hartu behar du pilota bere saskian eta berriro bota paretara. Eta hala jarraitzen du partidak. Tantoen kontaketa egiteko bi modu desberdin daude:

  • 30 puntutara heltzen bikoteak irabazten du.
  • 15 puntutako bi set jokatzen dira. Bi setak bikote berdinak irabazten baditu partidua irabazi du. Bi bikoteek set bat irabazten badute, hirugarren set bat jolasten da, 5 puntutara eta set hau irabazten duena partidu osoa irabazten du.

Zein da bere historia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miamiko Jai-Alai pilotalekua

Zesta puntaren sortzailea Meltxor Gurutzeaga Burutaran pilotaria izan zen. Hasieran Euskal Herrian eta inguruan jolasten zen. Gero mundu osoan zehar garatu zen, adibidez Ameriketara. Munduan zehar dauden zesta puntako frontoiak Jai Alai izena dute. XX mendean, oso ospetsua zen Ameriketako Estatu Batuetan zesta punta eta hainbat pilotaleku eraiki ziren, adibidez Miamin. Gaur egun, gehienbat Euskal Herrian jolasten eta txapelketa famatuen Gernika Winter Series da.

Joku Olinpikoetako zesta puntaren irudia

Joku Olinpikoetako kirola izan da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesta punta 4 aldiz izan da Joku Olinpikoetako kirola. Lehenego aldiz 1900. urtean izan zen, Parisen. Beste 3 alditan erakustaldi kirol bezala izan zen. 1924. urtean Parisen, 1968. urtean Mexiko Hirian eta 1992. urtean Bartzelonan.

Zeintzuk dira jokalari ospetsuenak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Osa Goikoetxea "Goiko" pilotaria

Historian Euskal Herrian izandako zestalari onenak Jose Ramon Uriarte “Katxin” Aulestiarra eta Jose Antonio Illoro “Txikito Bolibar” izan ziren. Gaur egun ordea, Iñaki Osa Goikoetxea Zumaiarra eta Aritz Erkiaga Ispastertarra dira zestalari ezagunenak. 4 hauek aurrelariak dira. Euskal Herritik kanpo, Fernand Forgues. Honek 1900. urteko Joku Olinpikoetan urrezko domina irabazi zuen Jose Amezolarekin.