Txikipedia:Zumaia
Itxura
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 10.211 |
🔎 Azalera | 11,2 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 20 metro |
Zumaia Gipuzkoako udalerri bat da. 9.979 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urola ibaia herri honetan itsasoratzen da.
Itzurun hondartzan flyscha ikus daiteke, egitura geologiko berezia, milioika urtetan pilatutako hondakinekin sortutako harri geruzak.
Zumaiako auzoak hauek dira: Artadi, Oikia eta Narrondo.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zumaiak 9.825 biztanle zituen 2019an.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Iñaki Ostolaza Esnal aukeratu zuten Zumaiako alkate.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritarren gehiengoa euskalduna da (2016ko ikerketa baten arabera, herritarren %73,81 euskalduna zen).
Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olazabal jauregia
- San Jose komentua
- San Pedro eliza
- San Telmo ermita
- Zumaiako udaletxea
Zumaiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elena Irureta (1955), aktorea
- Jon Maia (1972), bertsolaria
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Oikia auzoko San Bartolome eliza
-
Oikiako zubia
-
Artadi auzoa
-
Udaletxea
-
Narrondo auzoa
-
San Pedro eliza
-
Olazabal jauregia