Txikipedia eztabaida:Mikroalga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

IRAKASLEAREN FEEDBACK-A

Oraindik oso berde dago zuen artikulua. Ez dago argitaratzeko moduan (eta beraz, ezta gainditzeko moduan) eta data gainean duzue. Ez duzue ezta irudi bat gehitu. Gogoratu irudiak gehitzea (azalpena duen oinarekin) oso garrantzitsua da, zuek egindako diagrama eta argazkiekin indartu behar dituzue zuen azalpenak. Baita Ba al dakizu eta horrelakoak gehitzea funtsezkoa da. Estekak Txikipediara izan behar dira, ez wikipediara. Zuen esteka guztiak Wikipediara dira. Eta hizkuntza umeentzat leuna eta erakargarria izan behar du.

Erabilitako bibliografia hobetu behar duzue -> oraingoa nahiko eskasa da.

Artikulua Umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar du. Balio didaktikoa ere izan behar du -> eurek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak kontutan izanda eta hauei aurre eginda egin behar duzue artikulua. Gainera, zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzue.

Ez ahaztu artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzuela ikasleentzat interesgarriak izan daitezke estekekin. Ah! Eta ez jarri estekak soilik, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez. Check-list bezala erabili ezazue zuek ebaluatzeko irakasleok erabiliko dugun ebaluazio errubrika (konturatuko zarete hobekuntza nabariak egin behar dizkiozuela orain arte egindakoari). Ah! eta gidan dauden gainerako gomendioak ere aintzat hartu. Animo lanketa horrekin, oraindik daukazue lana asko hobetzeko aukera ta!