Wikipedia, Entziklopedia askea

MIKROALGA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikroalgen multzoa..

Mikroalgak mikroorganismo zelulabakarrak dira. Organismo hauek ez dira landaretzat hartzen landareak zelulanitzak direlako, berriz mikroalgak ez. Nahiz eta landaretzat ez hartu, fotosintesia egiten dute. Mikroalgak autotrofoak dira, euren elikagaiak (azukreak) sor ditzaketen izakiak direlako.

Fotosintesia egiteko mikroalgek eguzki energia erabiltzen dute. Horrez gain, airetik CO2a hartzen dute eta H2O eta gatz mineralak erabiltzen dituzte fotosintesia egiteko. Hori dela eta, fotoautotrofoak dira, hau da, autotrofoak; beren elikagai propioa ekoizten dute egunerokoan behar duten energia lortzeko eta fototrofoak; argia erabiltzen dutelako energia-iturri gisa.

Zeintzuk dira ezaugarriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikrorganismo hauek zelulabakarrak dira eta, tamainari erreparatzen badiogu, organismo mikroskopikoak dira.
  • Mikroalgak asexualki edo sexualki ugaltzen dira.
  • Kate trofiko askoren lehen mailako ekoizleak dira. Izaki heterotrofo askok proteinak eta energia lortzeko mikroalgak jaten dituzte, ekosistemako hainbat izakien elikagai bihurtuz.
  • Mikroalgak mundu osoan aurki ditzakegu. Mikroalgek ur-gorputz guztietan haz daitezke, hala nola aintzira, itsaso eta ibaietan, baina baita lehorreko eta muturreko eremuetan ere, esate baterako klima ildorretan edo basamortuan.

Zergatik dira garrantzitsuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oxigenoa sortzen dute: Fotosintesiaren bidez, mikroalgek karbono dioxidoa hartu eta oxigeno bihurtzen dute, lurrean dauden landareek bezala. Horrek esan nahi du arnasa hartzen eta airea garbi mantentzen laguntzen digutela.
  • Animalientzako elikagaiak: Animalia asko, hala nola arrainak, izkirak eta baita baleak ere, mikroalgaz elikatzen dira. Horiek gabe, animalia horiek ez lukete nahikoa janari bizirik irauteko.
  • Mantenugaien iturria: Mikroalgak oso nutritiboak dira. Pertsona batzuek elikagai-gehigarri gisa erabiltzen dituzte, gure osasunerako garrantzitsuak diren bitaminak eta mineralak dituztelako.
  • Klima-aldaketari aurre egiten laguntzen dute: Karbono dioxidoa xurgatzen dutenez, mikroalgek berotze globala eta klima-aldaketa murrizten laguntzen dute.
  • Lipido-eduki handiak dituenez, biodiesela ekoizteko biomasa erabiltzen da, baita bioetanola eta metanoa ere.
  • Merkataritza-intereseko substantziak lortzeko erabil daitezke, hala nola bitaminak, pigmentuak, aminoazidoak, polisakaridoak, entzimak eta funtsezko gantz-azidoak, besteak beste.

Zer mikroalga mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Nazio Batuen Erakundeak defendatutako garapen-helburuetako batek klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea du helburu (13. helburua). Mikroalgen hazkuntzatik abiatuta, CO2a finkatzeko eta, beraz, gutxiago kutsatzeko prozedura bat garatzea lortu da.

Zianobakterioak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikroalga hauek alga berde urdinxkak bezala ezagunagoak dira.
  • Lur planetan oxigenodun atmosfera sortzeaz arduratu ziren.

Diatomeoak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diatomeoak ur gezan eta ur gazan aurki ditzazkegu. Gainera, urtean zehar ozeanoetan finkatzen den karbono guztiaren %25-ean eragiten dute.
  • Mikroalga mota hauek oso garrantzitsuak dira kate trofikoan. Antartikako krillaren elikagai nagusietako bat direlako eta Ozeano Atlantikoan eta Ozeano Barean bizi diren krustazeo txikien elikagaiak direlako.
  • Mikroalga hauek lorezaintzan eta nekazaritzan asko erabiltzen dira, lurra lortzeko.

Dinoflagelatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bioluminiszentziaren erantzuleak dira. Luzifesa izeneko entzima baten presentzia dela eta, iluntasun eta estimulazio mekanikoko baldintzetan argi urdin edo gorri oso ikusgarriko distira txikiak sortzeko gai dira.

Mikroalgen hazkuntzen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur asko, mikroalgen ezaugarririk garrantzitsuena da azkar hazten direla eta nahiko denbora laburrean biomasa kantitate handi bat sortzeko potentziala dutela.

Honako irudian erakusten duen bezala, bikoizte-denbora labur batek biomasaren azkartasuna ahalbidetzen du. Izan ere, ilustrazioan mikroalgek biomasa 2 edo 3 aldiz azkarrago bikoiztu dutelako.

Hemen bideo bat dago non ikusten da mikroalgaren tamaina oso txikia dela.

Nola zaindu mikroalgak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ura ez kutsatzea: Ez bota zaborra uretara, hala nola plastikoak, produktu kimikoak edo olioak. Mikroalgak eta haien mende dauden beste izaki batzuk kaltetu ditzakete.
  • Ura kontserbatzea: Ura arduraz erabiltzea. Mikroalgek ur garbia behar dute bizirik irauteko; beraz, garrantzitsua da ur hori kontserbatzea eta alferrik ez galtzea.
  • Uraren tenperatura kontrolatzea: Mikroalgak uretan muturreko tenperatura-aldaketekiko sentikorrak izan daitezke.
  • Ikerketa babestea: Zientzialari askok mikroalgak aztertzen dituzte nola funtzionatzen duten eta nola lagun diezaiekegun hobeto ulertzeko. Ikerketa zientifikoa babestea gure planeta eta bertan bizi den guztia zaintzeko modu garrantzitsua da.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Mikroalgek, makroalgekin batera, gizakiok arnasten dugun oxigenoaren % 50 sortzen dute.

Algak izan litezke eguzki-babesleen etorkizuna? Kimikariak, oxibentzonak, eguzki-babesgarri batzuetan erabiltzen denak, algak hil ditzake eta koralezko arrezifeak kaltetu. Munduko zenbait lekutan debekatu egin dute kimikari hau gure ekosistema hauskorra babesteko. Alternatibak bilatzeko, zientzialariek aurkitu dute algek eguzki-iragazki naturalak dituztela (UV izpien aurkako babesleak) babesteko. Agian haiek ere babestu gaitzakete.

Gainera, 30.000 mikroalga mota baino gehiago daude eta edozein lekutan haz daitezke.

Gehiago jakiteko arloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]