Txinanteka
Txinanteka Mexikoko Oaxacako ipar-mendebaldeko jatorrizko herria da. 84.000 inguru dira, eta haietako laurdenak beren hizkuntzan bakarrik hitz egiten du. Bizibidez laborariak dira eta artoa, babarrunak, yuka eta batata lantzen dituzte batez ere. Halaber, oiloak, zerriak eta arrainak dira haien proteina-iturri nagusia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.