Txino (etxetresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau sukaldeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txino (argipena)».
Sukaldeko txino altzairuzkoa.

Txinoa sukaldean erabiltzen den etxetresna bat da, iragazki metaliko bat, kono formakoa. Asiako txapel konikoekin duen antzagatik esaten zaio txino, euskaraz zein inguruko erdaretan (chino, chinois). Altzairu herdolgaitzekoak izaten dira txinoak, eta dituen zulo txikien bidez, balio du jakiak prestatzeko orduan, zati solidoak likidoetatik bereizteko.

Motrailuan bezala, batzuetan beste tresna gehigarri batekin sakatu daiteke jakia txinoan, xeheago bihurtzeko jana eta emaitza, pure baten eran, zuloetatik iragazi dadin. Lan hori mekanikoki laguntzen duen antzeko etxetresna bat puregailua da.

Erabilpen adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait errezeta euskaraz, txinoaren erabilpena aipatzen dutenak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]