Txirritaren bustoa Ereñotzun

Koordenatuak: 43°14′20″N 1°55′57″W / 43.23894°N 1.93261°W / 43.23894; -1.93261
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txirritaren bustoa Ereñotzun
Jatorria
Sorrera-urtea1963
Ezaugarriak
Materiala(k)harria
Dimentsioak2 (altuera) × 1 (zabalera) m
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEreñotzu
Koordenatuak43°14′20″N 1°55′57″W / 43.23894°N 1.93261°W / 43.23894; -1.93261
Map

Txirritaren bustoa harrizko eskultura bat da Ereñotzuko Latze-Zar baserria zegoen tokian jarrita dagoena, Txirrita bertsolari ospetsua baserri hartan jaio baitzen 1860.urtean.

Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita, Ereñotzun jaio zen , Latze baserrian. Oso txikia zela Errenteria bizitzera joan zen familia, baserriko lurretan egur- eta ozpin-fabrika bat eraiki zuten eta. Baina Txirritak beti mantendu zuen lotura berezia Ereñotzu eta ereñozuarrekin. Izan ere, hamalau urte zituela plaza agerikoan kantatu zuen lehen aldiz, Ereñotzuko San Antonio ermitaren aurrean. Bertsolariak aipatu fabrika eraikitzen ari zen hargin andaluzari jarri zizkion bertsoak oso ezagunak dira. [1]

Txirritaren jaiotetxearen jatorrizko lursaila Ereñotzutik pasatzen den errepidearen bestaldean dago, pista batean aurrera eginda ehun metro eskasera, Usoko errekaren ondoan, Txirrita irudikatzen duen harrizko bustoak seinalatua. Gaur egun baserri zaharraren paretak dira gelditzen diren aztarna bakarrak.[2]

Txirrita eta Saiburu bertsolariak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Altuna Iza ‘Oxan, Jon. (2016-06-04). «Hil zenetik 80 urtera, bizirik da Txirrita» www.kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  2. Arano, Ereñotzu, Goizueta eta Hernaniko herriak. «Txirritaren etxea» www.urumeaarnastu.com (Urumea Arnastu) (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]