Txokoketan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txokoketan harrapatzeko jolas tradizonala da. Haurrak plaza bateko izkina edo antzeko lekuetan banaka jartzen dira. Horien erdian jartzen den haurrak horietako edozein harrapatzen saiatu behar da, izkinetan dauden haurrak lekuz aldatzen direla aprobetxatuz. Ezin da harrapatu izkinan dagoen haur bat. Erdiko haurrak beste haur bat harrapatzen duenean, bere rola harrapatu duenari pasa eta horen izkinara aldatuko da.

Mugimenduzko jolasa izateaz gainera, trebetasuna eskatzen duen jolasa, bi jokalarik izkinaz aldatzeko korrika saioa hasi eta berahala atzera egin dezaketelako, beste izkinetako haurrek izkinak alda ditzaten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]