Udaberri eta Udazkenen garaia
Txinako historiografian, Udaberri eta Udazkenen garaia (txinera tradizionalez: 春秋時代; txinera sinplifikatuz: 春秋时代; pinyinez: Chūn qiū shí dài; Wade–Giles: Ch'un1 ch'iu1 shih2 tai4), k.a. 771n hasitako aroa izan zen, k.a. 479an Erresuma Borrokalarien garaia hasi arte iraun zuena.[1] Aroaren izena, Chūnqiū edo Udaberri eta Udazkenen Urtekariak izeneko testutik dator, askoren ustez Konfuzioarena dena. Udaberri eta Udazkenen garaiaren amaiera data eztabaidagai dago. Sarri, k.a. 476. urtea aipatzen dute, Udaberri eta Udazkenen garaiko kronologiari jarraituz, baina, beste batzuetan, k.a. 403a hobesten dute, hau da, Jin estatuaren hiruketa data. Hasiera, berriz, zehatzagoa da: tribu nomadek mendebaldeko Zhou dinastiaren hiriburua arpilatu zutenekoa. Harrezkero, Zhou dinastiako enperadoreek bere boterea galdu zuten nobleziaren mesederako. Mark Lewisen esanetan, garai hau «hiri-estatuen aroa» izan zen, noiz familia edo jia batek bere hiria gobernatzen zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cotterell, Arthur. (2010). Asia, a Concise History. Singapor: John Wiley & Sons ISBN 978-0-470-82959-2..
- ↑ Zhou, Yiqun. (2010). Festivals, Feasts, and Gender Relations in Ancient China and Greece. Cambridge University Press, 16 or. ISBN 9781139490405..