Udi
Itxura
Udi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.081 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′12″N 1°07′01″W / 42.92°N 1.117°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak elkartzen dituen Erremendiako mendatearen iparraldean mendialde nahiko ezezagun bat zabaltzen da, Abodiko murru luzea izanik muga iparraldean. Mendi leun eta lauak dira, gorabehera handirik gabeak, alor eta soro zabalez josiak. Ibilbide lasaiak egin daitezke pista zabaletan barrena, oinez edo txirrindulaz.