Edukira joan

Undajauregi

Koordenatuak: 43°14′06″N 2°40′04″W / 43.23499809°N 2.66785792°W / 43.23499809; -2.66785792
Wikipedia, Entziklopedia askea
Undajauregi
Kokapena
Wikimediako argipen orriUnda
Koordenatuak43°14′06″N 2°40′04″W / 43.23499809°N 2.66785792°W / 43.23499809; -2.66785792
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea

Undajauregi, Jauregi edo Jeuri (bertakoen ahoskera) Unda auzoko baserri ikusgarri bat da Muxikan.

1525. urtearen inguruan eraiki zen, eta familiaren jatorrizko oinetxea zenez beharrezko arreta guztiak eman zitzaizkion. Obra arkitekturako profesionalek egin zuten, oinplano angeluzuzenrekin. Aldeen neurriak erabakitzeko 4:3 proportzioa erabili zuten egiptoar triangelu zaharraren printzipion oinarrituta. Triangelu hori, hamabi korapiloko sokaren bidez egiten hain erraza zenez, maisu eraikitzaile gotiko askok oso gustukoa zuten. Oina, pareju gotikoko perimetro-horma sendoek definitzen dute. Aurrealdea harlandu lan onekoa da, alboetako gorputzak pobreagoak dira ordea[1].

20. mende amaierako sute baten ondorioz, berriztu zen, eta aurrealdeak lehengo ezaugarriak gordetzen dituen arren, atzealdea eraldatua dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]