Ura ez baita beti gardena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ura ez baita beti gardena
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaUra ez baita beti gardena
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-1360-379-7
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiauraren kudeaketa eta thrillerra
Historia
Jasotako sariak

Ura ez baita beti gardena Xabier Lasa Gorraizek 2023an plazaratutako eleberria da. Urte berean Irun Hiriko Literatura Sariaren 45. edizioan eskuratu zuen eleberri arloan. Liburuak lehia politikoa zein uraren arazoekin lotutako thriller egitura du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren antolamendurako ardura eman diote Sara Zaldaiz ingeniariari Nafarroako gobernu berrian, eta horregatik joan da Erriberako irudikatutako Lurribar herrira, ur-horniketan arazoak daudela eta. Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dena, ordea, korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen xextrak eta hilketa ilunak ere nahasteraino.[1] Sara Cabreraren hitzetan "Egileak thriller batentzako ezohikoa izan daitekeen protagonista aurkeztu digu, ingeniari bat, eta berarekin abentura eta arriskuak ezagutuko ditugu, bertan politikarekin eta urarekin jolastea hilgarria izan daitekeela ikasten dugun bitartean. Sara ez da istorioan bakarrik egongo; lagun leialak ere baditu, eta horietako batzuk, poliziak".[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]